Alkatearen agurra
Ergoiena Sakana eskualdeko ibar txiki bat da eta Lizarraga (hiriburua), Dorrao eta Unanu herriek osatzen dute. Guztira 450 biztanle ditu eta basoz eta belardiz inguraturik dago.
Andia eta Urbasa mendien artean kokaturik dagoen ibar eder hau Leziza ibaiak zeharkatzen du eta Beriain mendia du bizikide. Ergoienan natura eta lasaitasuna dira nagusi eta, aldi berean, Lizarra, Iruña, Gasteiz eta Gipuzkoarekin lotzen gaituen komunikaziogunetik oso gertu gaude.
Gure herriak ezagutzera animatu nahi zaituztegu, ongi etorriak izango zarete.
Mª Soledad Mozo Galarza
Ergoienako alkatea.