Ergoienako Udala

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu erabiltzaile gisa duten esperientzia hobetzeko. Webgune honetako edozein estekatan klik egitean, zure nabigatzailean horiek instalatzeko baimena ematen diguzu.

Ergoiena

Geografia

Ergoienako ibarra kokaleku txikiez osaturik dago.  Udala hiru herrik osatzen dute: Lizarraga (burua), Dorrao eta Unanu. Sakana izenaz ezagutzen den ipar-mendebaldeko eskualdekoa da Ergoiena eta Aranatz lurralde historikoaren hegoaldean dago, Arakil eta Burunda haranen artean. Iruñeko merindadean dago, 44,5 kilometrora dagoen Iruñea hiriburuaren epaitegi-barrutian.    Udalerria (42,1 kilometro koadro) bi zatitan banatzen da: hegoaldeko zatia eta beheko basoa. Hegoaldeko zatian hiru herriak daude eta Arbizu (NW), Uharte Arakil (NE), Andia (NE eta SE), Urbasa (SW) eta Etxarri Aranatz (W) ditu mugakide.  Beste zatia, Beheko Basoa izenaz ezagutzen dena, Puttarritik (1.295 metro) eta Aralarko hegoaldeko hegaletik (N) Arakil ibaiaren inguruetara zabaltzen da (S), Arbizu (S) eta Etxarri Aranaz (W) udalerrien alboan.

Historia

Ergoiena 1504. urtean sortu zen. Urte hartan, Juan III eta Catalina I errege-erreginek Lizarraga, Dorrao eta Unanuko biztanleei eskumena eman zieten alkate propioa izateko-Etxarri Aranazkotik desberdina–, hiru herrietan gobernatu eta epaile-eginkizunak betetzeko.

Horretarako, honako arrazoi hauek eman ziren:  biztanlegoaren gorakada, Elizak aske zirela onartu izana eta ekarriko lukeen erosotasuna.

LIZARRAGA
Hasierako Lizarraga San Migeleko baselizaren inguruan omen zegoen kokaturik. Izenak lezea esan nahi du. Izan ere,  1429. urteko datuen arabera, garai hartan herriko zenbait etxe erre ziren eta herritar kaltetuak kobazulo batera joan ziren bizitzera. Hala ere, ez dakigu zehazki non zegoen, ez baita aztarnarik aurkitu.

Lizarraga Ergoienako burua izan da sortu zenetik XVI. mendearen hasierara arte. Dagoeneko Nafarroako erregeek ezarria zuten alkatea bailarako biztanle guztiak bilduko zituen batzar batean hautatu beharko zela  eta batzar hori Lizarragan egin beharko zela.

Biztanleria 

Biztanleriaren eboluzioa
Urtea 1975 1981 1986 1991 1996 2001 2006
Biztanleria 649 613 566 520 491 440 437

 

Kontzejuen biztanleria (2011/8/1)
Kontzejua Biztanleria
Lizarraga 205
Dorrao-Torrano 108
Unanu 107
GUZTIRA 420

 

Festak

ERGOIENA

  • Irailak 8: San Miguel

DORRAO-TORRANO

  • Abuztuak 14-15-16-17: Ama Birgina

LIZARRAGA

  • Ekainak 20-21-22: San Adrian
  • Azaroak 21-22: San Klemente

UNANU

  • Ekainak 26-27-28: San Pedro